XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

. TABERNARIA.- Hori serioegia duk, tristea oso.

Bota ezak beste zeozer.

EMAKUMEA.- Badakit, badakit: zeru azpiarena!.

LIZARDI.- Oso kaskarra da eta! EMAKUMEA.- Ez dik ajolik.

LIZARDI.- Eta gainera, prantzeratik itzulia, mamiz.

EMAKUMEA.- Baina euskara ederrez egina, jantziz.

LIZARDI.- Hala nahi baduzue... (Umearen eta amarena keinu eta ahots aldaketez adieraziz, LIZARDI konturatu gabe EMAKUMEA eta TABERNARIA farreak lehertzen dauden bitartean): .

EMAKUMEA.- Etzak segi, Lizardi, negar eragingo didak eta.

LIZARDI.- Hunkigarria eta samina baita, izan ere.

EMAKUMEA.- Eta hire mintzoaren xamurra ere... Oh Lizardi, dantzan egin dezagun.

(Bernardo Atxaga-Mikel Laboaren, Lizarditangoa entzuten da eta EMAKUMEAk eta LIZARDIk dantza egiten dute txit ongi.)

(TABERNARIA bitartean desagertu egiten da mostradorearen atzetik eta eskubiko atetik azaldu pelikula mutuetako gaiztoen gisan, desitxuratu samartuta: bibote handi bat sudurpean eta halako bitxikeria batzuk; jazkerari dagokionez bere arroparen gainean itsaslapurren garaiko kapa haundi bat soingainean eta hegal zabaleko kapelua.)

(Pistola bat darama piratenen antzekoa nahi bada eta erabat haserre dator).

GAIZTOA.- Ah, puta halakoa! Harrapatu haut, musika eta guzti gainera.

(Bafleari tiro egin eta musika ixiltzen da).

Zertan ari haiz hemen denbora pasa, hire lanean aritu beharrean?.